Machine translation

Amaitu dituzte Etxe Alaia auzoko berrurbanizazio lanak

2026/06/26
Hiru fasetan banatuta gauzatu dituzte obrak; 936.000 euroko inbertsioa egin du udalak auzoan.
Amaitu dituzte Etxe Alaia auzoko berrurbanizazio lanak

Auzotarrekin proiektuaren xehetasunak azaltzeko eta ekarpenak jasotzeko zenbait bilera egin ostean, 2024ko abenduan hasi zituen udalak Etxe Alai berrurbanizatzeko lanak. Beheren dagoen kaletik hasi eta goraka, hiru fasetan banatuta gauzatu dute obra, eta amaitu berri dute azken fasea.

“Irisgarritasunean eta oinezkoen segurtasunean hobekuntzak egitea, eta, oro har, auzoari berritu bat ematea izan dira gure helburuak”, esan dute Ander Larrañaga eta Joanes Amenabar Hirigintza zinegotziek. Hainbat esku hartze egin dituzte: auzo osoko espaloiak eta zoladura berritu, eskailerak egokitu, aparkalekuak margotu, saneamendu sarea hobetu, argiteria aldatu eta abar. 

Guztira 936.000 euroko inbertsioa egin du udalak Etxe Alain. “Berrurbanizazioei dagokienez, Urrestillakoarekin batera, azken bizpahiru urteetan udalak egin duen inbertsiorik handienetakoa da”, azaldu dute zinegotziek. 

Hain zuzen ere, Urrestillako berrurbanizazioa ere hiru fasetan banatuta ari da egiten udala, eta azken txanpan daude lanak.