Machine translation

Amaitu dituzte Garmendipeko goiko futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak

2026/09/21
250.000 euro (+BEZ) inguruko inbertsioa egin du udalak. Zelaia dagoeneko erabilgarri dago.
Amaitu dituzte Garmendipeko goiko futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak

Ikasturtea hastearekin batera, berriz ere hasita edo hastear daude kirol entrenamendu eta partidak, eta kirol instalazioak egokitzen eta berritzen jarraitzen du udalak ere. Gaur amaitu dituzte Garmendipeko goiko futbol zelaiko belar artifiziala aldatzeko lanak. Belarra aldatzeaz gain, ate berriak jarri dituzte, eta ureztatze sistema ere berritu dute. Horretarako, 250.000 euro (+BEZ) inguruko inbertsioa egin du udalak. 

Erabilera handia du Garmendipeko goiko futbol zelaiak. Herriko bi futbol klubetako hainbat taldek han egiten dituzte entrenamenduak eta kategoria batzuetako partidak ere han jokatzen dira; horrez gain, aisialdian ere herriko gazte askok erabiltzen dute futbolean aritzeko.

Belar artifiziala berritzeko lanak udala kirol azpiegiturak berritzeko egiten ari den inbertsioen barruan kokatzen dira. Zelai horretan bertan, uda aurretik, eserleku batzuk jarri zituen. Uda honetan, berriz, kiroldegiko padel pistetako lurra berritu eta kanpoko igerilekuko berdegunea handitu ditu.