Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Haur eta gazteak

Hitzaldi bana jolasaren garrantziaz eta gazteen antsietateaz

2025/11/13
Asteazkenean (azaroak 19) izango da jolasaren garrantziari buruzko hitzaldia, Iturritxiki ludotekan, eta ludoteketako hezitzaileek eskainiko dute; Stop antsietatea hitzaldia, berriz, 17-24 urte artekoentzat izango da, ostiralean (azaroak 21), Basazabalen.
Hitzaldi bana jolasaren garrantziaz eta gazteen antsietateaz

Haurraren garapenaren eragin zuzena du jolasak, eta garrantzi horri buruz ariko dira Azpeitiko ludoteketetako hezitzaileak asteazkeneko hitzaldian. Jolasaren bidez haurraren eta gurasoen artean sortzen den harremana, jolasak haurraren garapen integralean duen garrantzia, jolas egokiak aukeratzeko irizpideak eta abar azalduko dituzte.

Zaintza zerbitzua eskainiko da Iturritxiki ludotekan bertan, eta behar izanez gero, itzulpen zerbitzua ere bai. Informazio gehiago behar dutenek 943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefonoetara dei dezakete.

Antsietateari aurre egiteko tresnak

Treba Gazteak programako hurrengo eskaintza, berriz, azaroaren 21ean (ostirala) izango da Azpeitian, 16:30ean, Basazabal jauregian. Stop antsietatea izango du izenburu, eta Badabidebat elkartea arduratuko da saioa gidatzeaz. 17-24 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

Honako helburu hauek jarri dituzte: gazteei antsietatea ezagutzen eta kudeatzen lagunduko dieten ezagutzak eta tresnak eskaintzea, eta, bestetik, esperientziak trukatzeko eta egoera normalizatzeko gune seguru bat sortzea.

Saio bakarra izango da, eta lotura honetan gip.eus/i3lbe eman behar da izena, azaroaren 18a baino lehen.