- Azpiegiturak
Aparkaleku gehiago bizikletentzat
2025/11/05Herri barruko joan-etorriak bizikletaz egitea bultzatzen jarraitzen du Azpeitiko Udalak. Bi aparkaleku berri jarri ditu: Izarraizpe Ikastola Publikoaren Perdillegiko eraikinean bat eta San Martin Estratako eraikinaren aurrean bestea.
Zorionez, gero eta gehiago dira herriko txoko batzuetatik besteetara bizikletaz edo patinetez joaten diren gaztetxoak. Horiek txukun utzi ahal izateko, hainbat aparkaleku jarri ditu udalak azken urteetan; besteak beste, ikastetxeetan, kiroldegian, igerilekuan, ludotekan…
