Apirilaren 19rako aurkeztu behar dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak
2026/03/16Bi dira ezinbestean bete beharreko baldintzak: Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlana euskaraz izatea.
Azaroan izango dira 44. Euskal Antzerki Topaketak, eta han antzeztu nahi duten konpainiek dagoeneko aurkez ditzakete beren proiektuak. Gaurtik apirilaren 19ra arteko epea izango dute horretarako.
Aurkeztu behar den materiala:
- Eskaera orria
- Obraren eta taldearen aurkezpena
- Katxea/aurrekontua
- Sinopsia
- Fitxa teknikoa
- Fitxa artistikoa
- Material grafikoa
Antzerki proiektuak aurkezteko aurtengo deialdiak berrikuntza bat ere badakar; izan ere, aurkeztutako antzezlana zein formatutan eskaini nahi den ere zehaztu beharko dute taldeek.
- A formatua: era arruntean, Soreasu Antzokian, Sanagustin kulturgunean edo herriko beste tokiren batean egin daitezkeenak.
- B Formatua: formatu txikian, Dinamoa sormen gunean edo antzeko espazioetan egiteko aproposak direnak.
Proiektuen proposamenak modu elektronikoan aurkez daitezke Azpeitiko Udalaren egoitza elektronikoan edo aurrez aurre Azpeitiko udaletxeko HAZ bulegoan. Zalantzak argitzeko, berriz, 943-15 70 68 telefono zenbakira deitu daiteke edo kultura@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi.
