- Azpiegiturak
Arana kaleko espaloia berrituko du udalak
2025/10/10Herriko irisgarritasuna hobetzeko lanean jarraitzen du Azpeitiko Udalak. Asteartean, urriak 14, Arana kaleko 9 eta 17 zenbakien arteko espaloia berritzeko lanei ekingo die. Art Eraikuntzak enpresak gauzatuko ditu obrak, eta aurreikuspenen arabera, bi hilabete inguruko iraupena izango dute.

Lanek iraun bitartean, itxi egin beharko da errepideko erreietako bat, eta noranzko bakarrekoa geratuko da: Arana Kaletik Buztintzuriko Errebalera joateko aukera egongo da, baina ez alderantziz.