Machine translation

Aste Santuko oporrez gozatzeko, goiz ekintzak eta ibilaldia

2026/03/12
Aurtengo Aste Santuak gainean ditugun honetan, Udal Gazteria Sailak Aste Santuko ekintzak antolatu ditu herrian zein Urrestillan.
Aste Santuko oporrez gozatzeko, goiz ekintzak eta ibilaldia

Udal ludoteketako ekintzak martxoaren 30ean, 31n eta apirilaren 1ean egingo dituzte. Goiz ekintzak izango dira martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean, eta egunpasa martxoaren 31n: HH5-LH2ko haurrak Basondora  joango dira, eta LH3–LH6ko haurrak Garaionera. Ekintzen kostua 15€koa izango da, eta izen-emate epea martxoaren 21era arte egongo da zabalik.

Udal Gaztelekuari dagokionez, martxoaren 30ean irteera egingo dute Hontza Xtrem-era, eta ibilaldiaren kostua 15€koa izango da. Martxoaren 31n, goiz ekintzatzat, karta jolas txapelketa izango dute, eta apirilaren 1ean, goizez mendi buelta eginez bukatuko dituzte ekintzak. 

Goiz ekintzek ez dute kosturik izango. Hala ere, izena eman behar da parte hartu ahal izateko. Irteerarako izen-emate epea martxoaren 21a izango da; goiz ekintzena, berriz, martxoaren 28a.

Izen-ematea online egitea gomendatzen da; hala ere, online egiteko arazoak izanez gero, Gazteriako bulegoetara joateko edo 943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefonoetara deitzeko aukera egongo da.

Animatu eta hartu parte!