Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Udala

Asteartean egingo dute abenduko ohiko udalbatzarra

2025/12/01
Besteak beste, Alde Zaharra 1 hirigintza eremuan alokairuko babes sozialeko etxeak eraikitzeko hitzarmena landuko dute. Ohi bezala, abenduaren 2an, 19:00etan hasiko dute udalbatzarra.
Asteartean egingo dute abenduko ohiko udalbatzarra

GAI ZERRENDA

1. Udalbatzak 2025eko azaroaren 4an egindako akta onartzea.

2. 2026. ekitaldirako udal-zerga agintarauak behin betiko izaeraz onartzea.

3. Azpeitiko Udalerriko Alde Zaharra 1. Hirigintza eremuan alokairuko babes sozialeko etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena onartzea.

4.- Azpeitiko udal Igerilekuko ziklo indoor aretoan hainbat bizikleta errentamendu-erregimenean (renting) hornitzeko eta instalatzeko kontratuaren esleipena.

5.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuen, tutoretzapeko etxebizitzen eta eguneko arreta-zerbitzuaren baterako kontratazio espedientea onartzea.

6.- Azpeitiko udaleko alkate gisa arduraldi lotutako ordainsariari uko egitea.

7.- Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguneko adierazpena.

8.- Alkatetzak 2025eko urrian emandako ebazpenen berri ematea.

9.- Galdera eta erreguak.