Machine translation

Asteartean egingo dute apirileko ohiko udalbatzarra

2026/04/10
Apirilaren 14an, ohi bezala, 19:00etan hasiko da saioa. Besteak beste, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren, Biziberri etxeetako zerbitzuaren eta eguneko arreta zerbitzuaren kontratuaren esleipena landuko dituzte.
Asteartean egingo dute apirileko ohiko udalbatzarra

Gai zerrenda:

1. 2026ko martxoaren 3an egindako Udalbatzaren akta onartzea

2. Gizarte Beharrak eta Politika Feministen eta LGTBIQ + Politiken Saila batzorde berriemailearen izen aldaketa onartzea.

3. Adin txikikoen aurkako indarkeria eta/edo babesgabetasun egoeretan jarduteko jakinarazpen ibilbide egituratua onartzea.

4. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren (eguneko, gaueko eta gizarte-laguntza modalitatean), Elizkale, 26-28ko adineko pertsonentzako etxebizitza komunitario eta tutoretzapeko apartamentuen zentroko zerbitzuaren eta adinekoentzako eguneko arreta zerbitzuaren kontratuaren esleipena.

5. Azpeitiko Igerilekuko gimnasiorako hainbat kirol material errentamendu erregimenean kontratatzeko esleipena).

6. 2025eko aurrekontuaren likidazioa:

1.      Alkatetzak 2026ko martxoaren 5ean emandako ebazpenaren berri ematea (2025eko aurrekontuaren likidazioa onartzeari dagokiona)

2.      Alkatetzak 2026eko martxoaren 5ean emandako ebazpenaren berri ematea (2026ko aurrekontuaren aldaketari dagokiona)

7. Alkatetzak 2026ko otsailean emandako ebazpenen berri ematea.

8. Galdera eta erreguak