- Udala
Asteartean egingo dute azaroko ohiko udalbatzarra
2025/10/31Besteak beste, taxien datorren urteko herri barruko tarifak landuko dituzte. Azaroaren 4an, ohi bezala, 19:00etan hasiko da udalbatzarra.
Lan zerrenda:
1. Udalbatzak 2025eko urriaren 7an eta 2025eko urriaren 27an egindako aktak onartzea.
2. Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Alde Zaharra 1 Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren 9. artikulua aldatzea (2025PLAN0027)
3. Agitax Taxien Gipuzkoako Elkarteak 2026. ekitaldirako egin duen hiri barruko tarifen aldaketarako proposamena onartzea.
4. Emakumeen aurkako indarkeria matxista desagerrarazteko nazioarteko eguneko adierazpena.
5. EAJ taldeak aurkeztutako mozioa: Azpeitiko batzokian Palestinako bandera kendu izana salatzeko.
6. Alkatetzak 2025eko irailean emandako ebazpenen berri ematea.
7. Galdera eta erreguak.
