Machine translation

Asteartean egingo dute ekaineko ohiko udalbatzarra

2026/05/29
Ekainaren 2an, 19:00etan hasiko dute saioa. Kreditu aldaketa da landuko duten puntuetako bat.
Asteartean egingo dute ekaineko ohiko udalbatzarra

GAI ZERRENDA:

 

1. 2026ko maiatzaren 5ean egindako udalbatza-bilkuraren akta onartzea, eta bigarren puntuari dagokionez egindako zuzenketaren berri ematea.

2. Udal aurrekontuan 2. zenbakia duen kreditu aldaketa onartzea.

3. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako harrera-etxeen eta gizarte larrialdirako aterpeen eta bazterketa sozial arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitzen funtzionamendu araudiari eta zerbitzuaren barne araudiari behin betiko onarpena ematea.

4.- Bildu eta EAJ udal taldeek aurkeztutako udal mozioa: foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena.

5.- Alkatetzak 2026ko apirilean emandako ebazpenen berri ematea.

6.- Galdera eta erreguak.