Machine translation

Asteartean egingo dute maiatzeko ohiko udalbatzarra

2026/05/04
Azpeitia Berritzenen urteko kontuak ere udalbatzarrean landuko dituzte. Maiatzaren 5ean, ohi bezala, 19:00etan hasiko da lan saioa.
Asteartean egingo dute maiatzeko ohiko udalbatzarra

Gai zerrenda:

1. 2026ko apirilaren 14an egindako udalbatzaren akta onartzea.

2. Azpeitiko “4.1 Santutxo” eta “1.2. Done Jakue” azpieremuek osatutako jarduketa integratuaren exekuzio unitatean dagoen 18857 finka erregistralean udalak duen jabetza portzentajea Azpeitia Berritzen S.A.ri lagatzea.

3. Azpeitiko udal etxebizitza tasatua eta prezio itunduko etxebizitza librea arautzen dituen udal ordenantzaren 5. eta 6. artikuluak aldatzea. 

4. Elizkale, 18, 20, 22 eta 24 zenbakietan babes publikoko etxebizitzak alokairu-araubidean eraikitzeko oinarrizko proiektuari eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren %95eko hobaria onartzea.

5. Udalaren lanpostu zerrenda aldatzea.

6. 2/2012 lege organikoaren esparruan, kontu hartzailetzak egindako 2025eko likidazioari buruzko aurrekontu egonkortasunaren txostenaren berri ematea osoko bilkurari, Iraurgi Lantzen S.A. barne hartuta.

7. Alkatetzak 2026ko martxoan emandako ebazpenen berri ematea.

8. Galdera eta erreguak.

AZPEITIA BERRITZEN, S.A.ren BATZAR NAGUSIA

1.      2025eko urteko kontuak onartzea.