Machine translation

Asteartean egingo dute martxoko ohiko udalbatzarra

2026/02/27
Besteak beste, Azpeitiko Genero Berdintasunerako II. Plana eta Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena landuko dituzte.
Asteartean egingo dute martxoko ohiko udalbatzarra

Gai zerrenda:

1.- 2026ko otsailaren 3an egindako udalbatzaren akta onartzea. 

2.- Azpeitiko Genero Berdintasunerako II. Plana (2026-2031) onartzea.

3.- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei harrera etxeak, gizarte-larrialdirako aterpeak eta bazterketa sozial arriskuan dauden pertsonentzako etxebizitzak: funtzionamendu araudiari eta barne araudiari hasierako onarpena ematea. 

4.- Lagun Onak futbol taldearen eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena futbola sustatzeko eta garatzeko.

5.- Azpeitiko Udalaren eta Iraurgi eta Ikasberri ikastetxeen arteko dirulaguntza hitzarmena onartzea.

6.- Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena onartzea. 

7.- Alkatetzak 2026ko urtarrilean emandako ebazpenen berri ematea. 

8.- Galdera eta erreguak.