Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Udala

Asteartean egingo dute urriko ohiko udalbatzarra

2025/10/03
Gai ugari izango dituzte lan zerrendan; besteak beste, udal zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena ematea landuko dute. Urriaren 7an, 19:00etan hasiko dute udalbatzarra.
Asteartean egingo dute urriko ohiko udalbatzarra

Lan zerrenda:

1. Udalbatzak 2025eko uztailaren 1ean eta irailaren 9an egindako aktak onartzea.

2. 2026rako udal-zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena ematea.

3. 2025. ekitaldiko aurrekontuan 2025-KALD-000004 zenbakidun kreditu aldaketa espedientea onartzea.

4.- Iraurgi Lantzen SA Garapen Agentzia berrantolatu eta Urola Erdiko beste herrietara zabaltzeari buruzko lan mahaia sortzeko protokoloa onartzea.

5.- Etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko GFAren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena luzatzea onartzea.

6.- Azpeitiko Igerilekuko gimnasiorako hainbat kirol-material errentamendu-erregimenean (renting) hornitzeko eta instalatzeko kontratazio espedientea onartzea.

7.- Klimarako eta Energiarako Alkatetzen Ituna (Europa) sinatzeko erabakia onartzea.

8.- Eduki transfoboa duen gertaera baten aurrean esku hartzeko eta erakundeen legitimazioa saihesteko mozioa.

9.- EAJ taldearen mozioa, “Elkarbizitzaren alde eta Ertzaintza eta Udaltzaingoaren defentsan” izenekoa, eta EH Bildu taldearen mozioa, “Demokraziaren alde eta Polizia-eredua berrikustearen aldeko mozioa” izenekoa.

10.- Alkatetzak 2025eko abuztuan emandako ebazpenen berri ematea.

11.- Galdera eta erreguak.