Asteartean egingo dute urriko ohiko udalbatzarra
2026/10/02Urriaren 6an, ohi bezala, 19:00etan hasiko da saioa. Besteak beste, kreditu aldaketari onarpena ematea landuko dute.
GAI ZERRENDA
1.- 2026ko irailaren 15ean egindako udalbatzarraren akta onartzea
2.- 2026ko aurrekontuan 4. kreditu aldaketari hasierako onarpena ematea
3.- Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko jabari publikoaren erabilera pribatiboaren kontsezioa formalitzatzeko Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Ekindar Kooperatiba Elkartearen arteko hitzarmenaren aldaketa
4.- Azpeitiko udal-kirol instalazioetan eman behar diren hainbat zerbitzuren kontratuaren lehen luzapena
5.- Etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena luzatzea
6.- Alkatetzak 2026ko irailean emandako ebazpenen berri ematea.
7.- Galdera eta erreguak
