Machine translation

Astelehen goizean, Artzubia etorbidea itxita egongo da trafikoarentzat

2026/06/26
Etxebizitza batean egiten ari diren lanen eraginez, Artzubia etorbidea itxita egongo da astelehenean, ekainak 29, 08:00etatik 13:00etara bitartean. Artzubiko biribilgunetik San Martin Estratara hartzen den puntura arteko zatiari eragingo dio mozketak.
Astelehen goizean, Artzubia etorbidea itxita egongo da trafikoarentzat

Hori horrela, Artzubiko etorbidera joan nahi duten ibilgailuek Jose Artetxe kalean Paulo VI. kalera hartzea izango dute aukeretako bat, Ildefonso Gurrutxagatik barrena iristeko; edo bestela, Jose Artetxe kalean Perdillegi kalera hartzea. Artzubiko biribilgunean, Foru Pasealekura hartzeko arazorik ez da izango; ondorioz, garraio publikoan ere ez du eragozpenik sortuko mozketak.