Astelehenean hasiko dituzte Urrestillako berrurbanizazioaren hirugarren eta azken faseko obrak
2026/03/18Lanek irauten duten bitartean autobus geltokia Kalebarrenako aparkalekura aldatuko dute
Amaitzear daude Urrestillako berrurbanizazio lanak. Hiru fasetan banatu zuten proiektua, eta martxoaren 23an hasiko dituzte azken faseko lanak.
Fase honetan, Kaleundiko azpiegiturak eta zolatuak berrituko dituzte; horrez gain, Altuna Errota kalean, oinezkoentzako espaloia egingo dute. 292.262 euroan esleitu dira lanak, eta hiru hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da.
Lanek irauten duten bitartean, aldaketak izango dira trafikoan: alde batetik, Kaleaundi itxita egongo da ibilgailuentzat; bestetik, autobus geltokia Kalebarrenako aparkalekura aldatuko dute.
