Astelehenean zabalduko da haurren igeriketako hirugarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea
2026/03/06
Bigarren hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek ikastaroan jarraitzeko lehentasuna izango dute. Hala ere, 4 urtetik gorakoen kasuan, mailaren balorazioaren arabera, posible da taldea eta eguna edo ordutegia aldatu behar izatea.
Hori horrela, gaur egun ikastaroan daudenek harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten edo ez. Jarraitu nahi ez dutenek baja orria bete beharko dute. Izen emate berriak egiteko, berriz, harreran jaso beharko dira izen-emate orriak, eta beteta itzuli. Bigarren hiruhilekoan itxaron zerrendan geratu direnek ere berriz eman behar dute izena.
Izen-emate epea amaitzen denean, izen-emateak plazak baino gehiago diren kasuetan, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek.
Horrez gain, taldeak mailaren arabera egituratzen direnez, inoiz ikastarorik egin ez dutenei maila zehazteko froga egiteko txanda emango zaie. Frogak martxoaren 13an egingo dira, ostiralean.
Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, joan igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.
