Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Euskara

Aukera zabala euskara ikasi nahi dutenentzat

2025/09/10
‘Euskara, erritmo bizian’ lelopean, Azpeitiko Udal Euskaltegiak ireki du dagoeneko 2025-2026 ikasturterako matrikulazio epea, eta irailaren 26ra arte izango da izena emateko aukera.
Aukera zabala euskara ikasi nahi dutenentzat

Euskara ikasi nahi dutenek zein maila hobetzea helburu dutenek eskaintza zabala aurkituko dute aurten ere: euskaldun zein erdaldunentzat, etorkinentzat, gurasoentzat, administrazioko langileentzat, irakasleentzat nahiz osasun eta ostalaritza sektoreko langileentzat egongo dira ikastaroak; baita mintzapraktika taldeetan parte hartu nahi dutenentzat ere.

Ikastaroak maila guztietara egokituta daude, A1etik C2ra arteko titulu ofizialak prestatuz. Ordutegiari dagokionez, goizeko, arratsaldeko eta gaueko saioak eskainiko dituzte, eta online bidez ikasteko aukera ere izango da, aurrez aurreko klaseak osatzeko.

Matrikula Azpeitiko Udal Euskaltegian bertan egin behar da (Perez Arregi plaza 1-1, Enparan kaletik sarrera), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara. Informazioa nahi dutenek 943 81 19 47 telefono zenbakira deitu edo euskaltegia@azpeitia.eus helbidera idatzi dezakete.

 Beka sistema

Azpeitiko Udalak gogorarazi du aurten ere beka sistemari esker oso merke edo doan ikasteko aukera dagoela (langabeek, doan). Laguntza horiei buruzko azalpen gehiago euskaltegian bertan eskaintzen dituzte.