Machine translation

Udan ere, jarraitu euskara ikasten

2026/06/12
Azpeitiko Udal Euskaltegiak A1 eta B2-C1 mailetako ikastaroak antolatu ditu. Ekainaren 17ra arteko epea dago izena emateko.
Udan ere, jarraitu euskara ikasten

Udako hilabeteak ere aproposak izan daitezke euskara ikasteko, eta Azpeitiko Udal Euskaltegiak horretarako aukera eskainiko du, aurrez aurreko nahiz autoikaskuntzako ikastaroekin.

  • A1. Aurrez aurreko ikastaroa izango da. Ekainaren 22an hasiko da, eta uztailaren 24a izango dute, abuztuko oporren aurretik, azken eguna. Irailaren 1etik aurrera jarraituko du ikastaroak, irailaren 23ra arte. 
  • B2-C1. Aurrez aurreko modalitatean, ekainaren 22tik uztailaren 24ra izango da ikastaroa.
  • B2-C1. Autoikaskuntza modalitatean, ekainaren 29tik uztailaren 17ra izango da ikastaroa, eta abuztuko oporren ostean, irailaren 1etik 25era.

Izena eman nahi dutenek euskaltegira bertara joan behar dute (Perez Arregi plaza, 1) edo telefonoz deitu behar dute (943 81 19 47).

Beka eskatzeko epea, zabalik

Bestalde, urritik ekainera arteko ikastaroetan parte hartu dutenek ekainaren 22tik aurrera eskatu ahal izango dituzte udalaren asistentzia bekak. Azpeitian erroldatuta daudenek jaso dezakete beka, bai Azpeitiko Udal Euskaltegiko ikasle izan direnek, bai Azpeititik kanpoko euskaltegi batean ikasti dutenek. Bi txanda egongo dira ekaera egiteko: ekainaren 22tik uztailaren 17ra eta azaroaren 16tik abenduaren 17ra. Udako ikastaroetan parte hartzen dutenek ere izango dute beka jasotzeko aukera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu euskaltegira edo kontsultatu hemen

Beka jasotzeko bete beharreko dokumentua (udal euskaltegiko ikasleak)

Beka jasotzeko bete beharreko dokumentua (beste euskaltegi bateko ikasleak)