Machine translation

Errenta aitorpenen erdiak euskaraz; aurten bai?

2026/03/30
Gero eta azpeitiar gehiagok egiten dute errentaren aitorpena euskaraz. Donostiaren eta Bilboren atzetik, Azpeitia da euskarazko errenta aitorpen gehien egiten dituen herria. Alabaina, oraindik erdiak baino gutxiago dira: iaz, aitorpenen %49 egin ziren euskaraz, 4.219 guztira. Horren aurrean, %50eko langa hori gainditzeko erronka proposatu die udalak herritarrei.
Errenta aitorpenen erdiak euskaraz; aurten bai?

Apirilaren 7n hasiko da errenta kanpaina Gipuzkoan, eta gaur jarri dituzte ikusgai autolikidazio proposamenak. Urtero bezala, UEMArekin elkarlanean, Azpeitiko Udalak aitorpenak euskaraz egitera bultzatu nahi ditu herritarrak.

  • Autolikidazio proposamena:

Jasotako proposamena onartzerakoan, telefonoz zein Internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

  • Mekanizatua:

Hitzordua hartzerakoan, adierazi harremana euskaraz izan nahi duzula. Horrela eskatuz gero, Ogasunarekin harremana euskaraz izan dezakezu, bai aurrez aurre, bai telefonoz zein Internet bidez ere. Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.

  • Internet bidez:

Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internet bidez eta hobetsitako hizkuntzaren atalean euskara aukeratu.

Aholkularitza zerbitzuren bat aukeratuz gero espresuki adierazi beharko duzu euskaraz egin nahi duzula. Beste eraren batera egiten baduzu ere (finantza erakunderen baten bidez...), euskaraz egiteko eska dezakezu.