Esnatu dinamika aurkeztu dute Azpeitian, euskararen aldeko konpromisoak sustatzeko
2026/11/19Azpeitiko hainbat eragilek dagoeneko bat egin dute ekimenarekin, eta beren eguneroko jardunean euskararen presentzia eta erabilera indartzeko hartutako konpromisoak partekatu zituzten atzoko aurkezpenean.
Atzo arratsaldean, bete egin zen Azoka Plazako aretoa, UEMAk eta Euskal Herriko hainbat eragilek abian jarritako Esnatu dinamikaren berri izateko. Nagore Alkorta alkateak eta Ale Goikoetxea UEMAko teknikariak hartu zuten hitza, euskararen egoeraz eta etorkizunaz hausnartzeko.
Euskararen biziraupena bermatzeko, Azpeitia bezalako eremu euskaldunak indartu eta herriz herriko eragileek konpromiso zehatzak hartzea ezinbestekoa dela nabarmendu zuten.
Atzoko aurkezpenean, Kulturazek, Artxarak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak bakoitzak hartutako konpromisoak azaldu zituzten. Orain, herriko gainerako eragileak ere Esnatu dinamikara batu eta euskararen aldeko konpromisoak hartzera animatu nahi dira.
