Machine translation

Korrikaren atariko, Korrika Txikia

2026/03/25
Korrikaren atariko, Korrika Txikia

Korrika noiz iritsiko gogotsu dago Azpeitia. Larunbatean (martxoak 28) euskararen aldeko ekimenari ongi-etorria egin aurretik, herriko umeek Korrika Txikia egingo dute ostiralean.

Herriko hiru ikastetxeetako HH4tik LH6ra arteko ikasleak aterako dira. Igerileku parean emango diote hasiera ekitaldiari, 10:15ean, eta plazan bukatuko dute.

Igerilekutik hasita, anbulatorio aurretik eta Foru Pasealekutik barrena, Julian Elortza etorbideko biribilguneraino joango dira; biribilguneari buelta eman, eta Enparan Dorretxe ondoko zubitik Alde Zaharrean sartuko dira, eta lau kaleetatik igaroko dira.

Plazan, Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak egongo dira zain. Ondoren, hiru ikastetxeetako ordezkariak kioskora igoko dira, eta lekukoaren barruan dagoen mezua irakurriko dute udal ordezkariekin batera.