- Hezkuntza
- Ongizatea
- Adinekoak
Aurten ere eskainiko da mendeko pertsonen zaintzarako eta arretarako ikastaroa
2025/09/01Langabeei zuzendutako ikastaroa da, eta doakoa. Goizetan izango dira saioak, urriaren 6tik aurrera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elkar-ekin lanean programaren bidez, eta Azpeitiko Udalaren laguntzarekin, Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea izeneko ikastaroa antolatu du beste behin ere.
370 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta Basazabal jauregian egingo dituzte saioak. Astelehenetik ostiralera izango dira, 09:30etik 14:30era. Urriaren 6an hasi eta otsailaren 3an amaitzea aurreikusten da.
Hamabost lagunentzat egongo da tokia, eta izena emateko epea zabaldu dute jadanik. Lanbiden egin behar da eskaera, honako lotura honetan.
