Machine translation

Autobus geltokian aldaketak, Urolako Trena lasterketagatik

2026/02/19
Karnabalak pasatu berritan, berriz ere festa giroa izango da Azpeitian igandean. Urolako Trena inauguratu zutenetik 100 urtera, lehen aldiz egingo dute Urolako Trena maratoi erdia, eta Azpeitian izango du amaiera: Burdinbidearen Euskal Museoan.
Autobus geltokian aldaketak, Urolako Trena lasterketagatik
Urolako Trena lasterketaren aurkezpena

Probaren eraginez, 09:00etik 14:00etara, bertan behera geratuko dira Julian Elortza etorbideko autobus geltokia eta Tren Museoko geltokia, eta saihesbidean geratuko dira autobusak (museoko oinezkoen pasabidearen parean).

Behin lasterketa amaitutakoan, festak plazan izango du segida. Han egingo dute sari banaketa, 14:00ak inguruan. Ondoren, bazkaria antolatu dute Azoka Plazan. Arratsaldean, berriz, Skapaie elektrotxarangaren eta Maikiño DJaren emanaldiak izango dira.