Autobus zerbitzuan eta trafikoan eragina izango du Azkoitia-Azpeitia lasterketak
2026/03/19
Ordu tarte horretan, bertan behera geratuko dira Sanjuandegiko, anbulatorio aurreko, Tren Museoko eta Julian Elortza kaleko geltokiak. Beraz, autobusa hartu nahi dutenek Loiolako tren geltokiko, suhiltzaileen parkearen aurreko eta saihesbideko geltokiak erabili beharko dituzte.
Trafikoari dagokionez, Loiolako Inazio hiribidea ere 15:00etan itxiko dute, eta proba amaitzean ireki. Hori horrela, Azpeitia eta Azkoitia arteko joan-etorriak suhiltzaileen egoitzaren eta Loiolako tren geltokiaren arteko errepidetik bideratuko dituzte. Lasterketa Loiolara iristean, txandaka emango dute pasoa udaltzainek.
Horrez gain, herrigunean ere trafikoa itxita edo etenda egongo da, besteak beste, honako puntu hauetan: Artzubia kalean, Foru Ibilbidean, Ibaiondo kalean, Jose Artetxe kalean, Ikasberriko biribilgunean, Arana kalean, Salbe auzunean (igerileku ondoa) eta 1766ko Matxinada kalean.
