Auzo-taxiaren onuradun izateko txartela berritzeko epea ireki du udalak
2026/04/07
Auzo-taxia programaren onuradun izan nahi dutenek eskaera egiteko epea zabaldu du udalak. Lehendik onuradun direnek ere berritu egin beharko dute eskaera. Eskaera berritzeko, Azpeitiko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzua joan beharko da, edo udalaren webgunetik egiteko aukera ere badago.
12 urtetik gorakoek dute auzo taxia erabiltzeko aukera. Udalerri barruan egindako bidaiek jasotzen dute laguntza, hau da, norbere etxetik herriaren erdigunera edo alderantziz egindakoek. Bidaia horiek Azpeitiko taxi-lizentzia izan eta Azpeitiko Udalarekin hitzarmena sinatu duten taxilariekin egin behar izaten dira.
Astelehenetik ostiralera, 07:30etik 20:30era, eta larunbatetan, 09:00etatik 20:30era, egindako bidaiak laguntzen dira diruz
Honako ordutegiaren barruan egiten diren bidaiak laguntzen dira diruz: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 20:30era, eta larunbatetan, 09:00etatik 20:30era. Igande eta jaiegunetan egindako bidaiak ez dira diruz laguntzen, ezta abuztuan egindako bidaiak ere.
Auzo-taxiaren onuradunek 3 euro ordaintzen dituzte bidaiako (bidaia berean erabiltzaile bat baino gehiago joanez gero, bakoitzak 1,50 euro), eta gainerako zatia udalak hartzen du bere gain.
