Ostiralean amaituko da ekintzaileentzako dirulaguntzak eskatzeko epea
2026/11/10Hautatutako pertsonek 2.000 euroko oinarrizko laguntza jasoko dute negozio ideia garatu eta martxan jartzeko, aholkularitza eta tutoretza zerbitzuarekin batera.
Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Berritzenek gogorarazi dute ostirala izango dela ekintzaileentzako dirulaguntzen deialdian izena emateko azken eguna. Negozio ideia bat garatu eta jarduera ekonomiko propioa martxan jarri nahi dutenek, beraz, egun horretara arte izango dute aukera eskaerak aurkezteko.
