Machine translation

Urriaren 9ra arte eska ditzakete dirulaguntzak herriko kirol taldeek

2026/08/10
Azpeitiko Udalak zabalik dauka 2026ko kirol arloko dirulaguntzak eskatzeko epea. Deialdia herriko irabazi asmorik gabeko kirol taldeei zuzenduta dago, eta haien jarduera eta egitura indartzea, osasuna sustatzea eta prestakuntza teknikoa hobetzea ditu helburu.
Urriaren 9ra arte eska ditzakete dirulaguntzak herriko kirol taldeek

Guztira 55.000 euro bideratuko ditu udalak laguntza programa horretara, hiru laguntza lerrotan banatuta: 

  • Kirol kluben ohiko jarduera eta egitura garatzeko dirulaguntzak: 43.000 euro
  • Kirolarien osasun-azterketak egiteko laguntzak: 8.000 euro
  • Kluben kualifikazio teknikoa garatzeko laguntzak: 4.000 euro.

Eskabideak 2026ko urriaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira. Bi bide egongo dira horretarako: Azpeitiko udalaren erregistroan, aurrez aurre (udaletxeko lehen solairuan); edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez, laguntza ekonomikoen ataletik.