- Kirola
Azaroaren 24an zabalduko da haurren igeriketako bigarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea
2025/11/21
Lehenengo hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek ikastaroan jarraitzeko lehentasuna izango dute, baina mailaren balorazioaren arabera, posible da taldea eta eguna edo ordutegia aldatu behar izatea. Hori horrela, harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten ala ez. Jarraitu nahi ez dutenek baja orria bete beharko dute. Izen emate berriak egiteko, berriz, izen-emate orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dira.
Lehen hiruhilekoan itxaron zerrendan geratu direnek ere berriz eman behar dute izena. Geratzen diren plaza libreak zehaztu ondoren, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek, izen emateak plazak baino gehiago diren kasuetan.
Horrez gain, taldeak mailaren arabera egituratzen direnez, inoiz ikastarorik egin ez dutenei maila zehazteko froga egiteko txanda emango zaie. Frogak azaroaren 28an egingo dira, ostiralean.
Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, joan igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.
