- Euskara
Azken tokiak geratzen dira C2 eta C1 mailetako euskara ikastaroetan
2025/10/08Abiatu du ikasturte berria Azpeitiko Udal Euskaltegiak, eta aurten ere aukera zabala eskaini du euskara ikasi nahi dutenentzat zein maila hobetzea helburu duten guztientzat.

Ikasturtea hasita egon arren, oraindik toki batzuk geratzen dira C2 eta C1 mailetan, eta interesa dutenek aste honetan eman beharko dute izena. Goizez nahiz arratsaldez daude taldeak.
Matrikula Azpeitiko Udal Euskaltegian bertan egin behar da (Perez Arregi plaza 1-1, Enparan kaletik sarrera), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago nahi dutenek 943 81 19 47 telefono zenbakira deitu edo euskaltegia@azpeitia.eus helbidera idatzi dezakete.