Azpeitia eta Donostia artean gaueko autobus zerbitzu berria izango da gaurtik aurrera
2026/06/15
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Urola Erdiaren eta Donostiaren arteko lotura hobetuko du gaurtik aurrera. Astelehenetik ostiralera, Azpeitia eta Donostia arteko joan-etorriak beranduago egiteko aukera izango da.
Zerbitzu berriarekin, Donostiatik Azpeitira itzultzeko azken autobusa 22:25ean aterako da geltokitik, eta 22:30 bueltan pasatuko da Askatasunaren etorbidetik. Azpeitira 23:15 aldera iritsiko da.
Azpeititik Donostiara beranduago joateko aukera ere izango da. Azkoititik 21:15ean aterata, 21:25 bueltan iritsiko da Loiolara, eta 21:30ean anbulatorio aurrera. Ohiko geldialdiak egingo ditu zerbitzu berriak ere.
Zerbitzu honen bidez, Urola Erdiko herritarrek aukera gehiago izango dituzte Donostiarako joan-etorriak egiteko, bereziki arratsaldez edo gauez lan egiten dutenek.
