Hain zuzen, Un dret com una casa lelopean, etxebizitza da aurtengo trobada-ko gaia, eta Alacanteko (Herrialde Katalanak) Beniaberg herrian ari dira egiten, uztailaren 18tik 20ra bitartean. Alkortak gaur goizean eskaini du hitzaldia; besteak beste, Azpeitian martxan jarritako etxe hutsak merkaturatzeko plana izan du hizpide.
Vicent Marzà eurodiputatuak, Mari Jose Calabuig Valentziako Gorteetako diputatuak eta Diego Zaragozi Alteako alkateak ere parte hartu dute gaurko saioan.