Azpeitiko Udalak eta Azpeitikoop Kooperatiba Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute
2026/06/29Udalak 20.000 euroko laguntza emango dio Azpeitikoopi, Azpeitian kooperatibismoa sustatu eta gara dezan.
Azpeitiko Udalak eta sortu berri den Azpeitikoop Kooperatiba Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, “Azpeitian kooperatibismoa sustatzeko helburu komunean” proiektuak eta jarduerak gara ditzan. Jarduera horien gastuei aurre egin ahal izateko, udalak 20.000 euroko dirulaguntza emango dio Azpeitikoopi.
Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Mikel Ugarte Azpeitikoopeko Kontseilu Errektoreko kideak sinatu dute hitzarmena. Udalerrian kooperatibismoa sustatzea bat dator Azpeitiko Udalaren 2026-2028 Dirulaguntzen Plan Estrategikoak jasotzen dituen helburuekin; izan ere , tokiko garapen ekonomiko eta soziala, komunitatearen dinamizazioa, herritarren parte hartzea eta ekonomia soziala sustatzen laguntzen du.
