Machine translation

Badatoz elektrotxarangak kaleak dantzan jartzera

2026/05/05
Lehen hiru sailkatuek izango dute saria aurten; horrez gain, irabazleak saninazioetan ere joko du.
Badatoz elektrotxarangak kaleak dantzan jartzera

Azpeitia prest dago berriro ere larunbat arratsaldeak musikaz eta giro onez betetzeko. Azpeitiko Udalak eta AZTE Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatzen duten Euskal Herriko Elektrotxaranga Lehiaketak bosgarren edizioa izango du aurten, eta zazpi taldek hartuko dute parte, lau larunbatetan banatuta.

Aurtengo edizioak, gainera, berrikuntza garrantzitsua dakar, lehen aldiz hiru sari banatuko baitira: irabazleak 5.000 euro jasoko ditu, bigarren sailkatuak 2.000 euro eta hirugarrenak 1.000 euro. Saninazioetan jotzeko aukera ere izango du irabazleak.

Larunbat honetan bertan (maiatzak 9) hasiko da lehiaketa, iazko irabazle izan zen 3indarrok taldearekin. Ondoren, maiatzaren 16an Joseto ta Alayak eta Elektrotxufla ariko dira; maiatzaren 23an Sakatu! eta Patxangoi; eta maiatzaren 30ean OstiKda eta Skapaie (azpeitiarrak).

Emanaldiak bi txandatan egingo dira larunbatero: lehen taldea 19:00etan abiatuko da plazatik, eta bigarrena, 20:30ean, Perez Arregi plazatik

Emanaldiak bi txandatan egingo dira larunbatero: lehen taldea 19:00etan abiatuko da herriko plazatik Perez Arregi plazara, eta bigarrena, 20:30ean, Perez Arregi plazatik plaza nagusira. Larunbat honetan Domusa Teknik lasterketa dagoenez, talde batek bakarrik joko du, eta 20:30ean hasiko du emanaldia Perez Arregin. Elektrotxarangek Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte, musikaren bidez festa giroa zabalduz eta ikusleak dantzan jarriz. 

Irabazleak aukeratzeko ardura musikan adituak diren epaimahaikideek izango dute, eta hainbat irizpide hartuko dituzte kontuan, hala nola musikaltasuna, sonoritatea, publikoarekiko interakzioa, errepertorioaren aniztasuna, euskararen erabilera eta parekidetasuna.