Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Euskara

‘Bai uste, eta ez izan’

2025/10/29
Eguneroko egoeretan sortzen diren hizkuntza portaerak ardatz hartuta, zortzi esketx argitaratu ditu Euskara Mahaiak, maiatzean lau eta urrian beste lau, gaur azkena.
‘Bai uste, eta ez izan’

Esketxetan, Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala aritu dira zuzendari, eta Mireia Galarza, Ekain Ibarguren, Alejandra Zabaleta, Gurutze Eizmendi, Iñigo Agirre eta June Urain aktore, herriko zenbait gaztetxorekin batera. Teknikaz, berriz, Kulturaz kooperatiba arduratu da. Zabalkunde handia izan dute.

Bideoen bidez, herritarren hizkuntza portaera horien gainean hausnartzea eta aldaketa eragitea izan da Euskara Mahaiaren nahia. Hain zuzen ere, mahai horren helburuetako bat da azpeitiarren hizkuntza kontzientzian eragitea. Herriko zenbait eragile eta norbanakok parte hartzen dute Euskara Mahaian, eta irekia da. Norbaitek parte hartzeko interesa izanez gero, azaroaren 12an izango da hurrengo bilera, 18:00etan, Basazabal jauregian.

Hona hemen guztiak:

11 egunez, euskaraz bizi-bizi

(h)ikaraldia

Guk euskaraz, zuk zergatik ez?

Urrea esan eta urria eman

Ikasi azpeitiarrez

Denok euskaraz, denok pareko

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek bla bla bla...

Bai uste, eta ez izan