Machine translation

Banda Gaztearen kontzertuak irekiko du Udaberrian Musika zikloa

2026/05/26
Udaberrian Musika izeneko zikloaren barruan, hiru emanaldi antolatu ditu Juan Antxieta musika eskolak, udalaren laguntzarekin. Ostegun honetan bertan (maiatzak 28) izango da lehen kontzertua: Banda Gaztea kalera aterako da, eta Perez Arregi plazan joko du, 19:30ean hasita.
Banda Gaztearen kontzertuak irekiko du Udaberrian Musika zikloa

Hurrengo bi kontzertuak ekainean izango dira. Ekainaren 11n, piano jotzaileen txanda izango da; ekainaren 18an, berriz, soka instrumentuena. Bi emanaldi horiek Basazabal jauregian izango dira, 19:30etik aurrera.

Ikasgela barruan lantzen dutena jende aurrean erakusteko, hainbat formatutako emanaldiak antolatu ohi ditu Juan Antxieta musika eskolak urte osoan zehar, eta eskaintza horren parte da Udaberrian Musika zikloa.

Gogoratu behar da Juan Antxieta musika eskolan datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalik dagoela dagoeneko. 2 urtetik gorakoentzako eskaintza zabala du, eta informazio gehiago jaso nahi duenak antxieta@antxieta.eus helbide elektronikora idatzi dezake edo 656 00 80 40 telefono zenbakira deitu.