Machine translation

Basazabalgo turismo bulegoa, bihartik aurrera zabalik

2026/03/31
Opor usaina igartzen da egunotan, eta askok baliatuko dituzte egun hauek inguruko herriak edo urrunagokoak bisitatzeko. Halaber, izango da Azpeitia ezagutzera etorriko denik ere. Horiei nahiz herriko txokoak hobeto ezagutu nahi dituzten azpeitiarrei arreta emateko, bihartik aurrera zabalik egongo da Basazabal jauregiko turismo bulegoa.
Basazabalgo turismo bulegoa, bihartik aurrera zabalik

Aste Santua amaitu ondoren ere, irekita jarraitko du turismo bulegoak, irailaren 30era bitartean. Asteko egun guztietan egongo da zabalik, astelehenetan izan ezik. Honako ordutegi hau izango du:

  • Astearteak: 11:00-15:00
  • Asteazken, ostegun eta ostiralak: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Larunbatak: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
  • Igandeak: 11:00-14:00