Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Azpiegiturak

Bi bidegorri lotzeko lanak, hastear

2025/09/11
Herritarren artean bizikletaren erabilera sustatzeko pausoak ematen jarraitzen du Azpeitiko Udalak. Astelehenean, Euskal Herria auzoko bidegorria Azpeititik Azkoitira doan bidegorriarekin lotzeko obrei ekingo die. 200 metro inguruko zatia egokituko du.
Bi bidegorri lotzeko lanak, hastear

Guztira, 250.000 euro inguruko aurrekontua izango dute lanek, eta Art Eraikuntzak enpresak gauzatuko ditu. Pare bat hilabeteko iraupena izango dute. 

Bidegorria egin ahal izateko, hiru bat astean itxita egongo da Garmendi eta Euskal Herria auzoen arteko lurpeko pasabidea. Izan ere, pasabide horren zolatua ere aldatu egin behar dute. Ondorioz, auzo batetik bestera joan nahi dutenek beste aukera batzuk erabili beharko dituzte, hala nola Euskal Herria eta Jose Artetxe arteko lurpeko pasabidea edo Azpeitia eta Loiola arteko bidegorriak Sanjuandegira dituen bestelako sarbideak. 

Barrenetxeko obrak ere hastear

Barrenetxea 1, 2, 3 eta 4 zenbakien arteko berrurbanizazio lanak ere egunotan hasiko ditu udalak. Lurra aldatu, belardia txukundu eta inguruko aparkalekuak berrituko dituzte. 321.500 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta Larrañaga Hondeaketak enpresak egingo ditu.