- Hezkuntza
Teknologia berriei buruzko bi solasaldi gurasoentzat
2025/12/10
Abenduaren 15ean (astelehena) izango da lehen solasaldia, 18:00etan, Basazabalen. Mikel Cerezo gizarte hezitzailea eta adikzioetan aditua izango da hizlaria. Gailu digitalen erabilerak nerabe eta gazteen osasunean eta egunerokoan izan ditzakeen arriskuen berri emango du, eta prebentziorako estrategiak azalduko ditu. Bereziki DBHko ikasleen gurasoei egongo da bideratuta.
Bigarren solasaldia urtarrilaren 22an (osteguna) izango da, hura ere Basazabalen, 18:00etan. Itxaso Marti neuropediatrak gailu digitalek osasun fisikoan, psikologikoan eta neurogarapenean dituzten ondorioen berri emango du. Solasaldia HH, LH eta DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleen gurasoei bideratuta egongo da nagusiki.
Izena ematea, komenigarri
Antolaketa lanak erraztu ahal izateko, komenigarria da izena ematea. Itzulpen zerbitzua eta zaintza zerbitzua ere eskainiko dira, aurrez eskatuta.
Abenduaren 15eko solasaldirako izen-ematea
Urtarrilaren 22ko solasaldirako izen-ematea

