Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Euskara

Bieleko Nagore Aguirrezabalak irabazi du Hizkuntzen Ginkana lehiaketa

2025/12/03
Euskararen Eguna baliatu du Azpeitiko Udalak Hizkuntzen Ginkanako saria banatzeko. Biele enpresako Nagore Aguirrezabala izan da aurtengo irabazlea, eta lantegira bertara joan dira saria ematera Aitor Larrañaga Euskara batzordeburua eta Alaitz Imaz Eleguneko teknikaria.
Bieleko Nagore Aguirrezabalak irabazi du Hizkuntzen Ginkana lehiaketa

Azpeitiko Udalaren Elegune zerbitzuaren erabiltzaile diren sei enpresa hauetako langileek parte hartu dute aurten Hizkuntzen Ginkana lehiaketan:

  • Abelur
  • Biele
  • Iraurgi Berritzen
  • Kulturaz Kooperatiba
  • Landeta Burdin Lanak
  • San Martin egoitza

Urrian eta azaroan, galdera bana bidali zaie astero. Irabazleak 100€-ko saria irabazi du Azpeitiko Bertan merkatari elkartearen barruan dauden dendetan gastatzeko. Parte hartzaile guztien artean 50€ko beste sari bat ere zozketatu da, eta hori Kulturaz Kooperatibako Garazi Lazkanori egokitu zaio.