Bihar egingo dute uztaileko ohiko udalbatzarra
2026/07/06Besteak beste, udalaren iazko kontu orokorrak landuko dituzte.
Gai zerrenda:
- 2026ko ekainaren 2an egindako udalbatzarreko akta onartzea.
- Udalaren 2025eko kontu orokorra onartzea.
- 2027. urteko Azpeitiko herriko festa eguna erabakitzea.
- 2025eko ekitaldian kontu hartzailetzak egindako erreparoen berri ematea.
- Alkatetzak 2026ko maiatzean eta ekainean emandako ebazpenen berri ematea.
- Galdera eta erreguak.
