Machine translation

Bihar goizean itxita egongo da Jose Artetxe kalea eta Sanjuandegi lotzen dituen lurpeko pasabidea

2026/07/22
Udalak duela bi aste hasi zituen pasabidea eraberritzeko lanak, eta amaitzear daude. Bihar, osteguna, sabaia margotuko dute, eta lan horiek egin ahal izateko, itxita egongo da pasabidea. Langileak 07:00etan hasiko dira lanean, eta sabaia margotzen amaitu bezain laster zabalduko dute berriro pasabidea.
Bihar goizean itxita egongo da Jose Artetxe kalea eta Sanjuandegi lotzen dituen lurpeko pasabidea

Eraberritze lanen helburua da oinezkoen pasabidea txukuntzea eta argitzea.