Bilera irekia antolatu dute astelehenerako, maiatzeko Aniztasun Festa antolatzeko
2026/04/16Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna da maiatzaren 21ean; kulturartekotasuna sustatzea eta aniztasunaren aberastasunari garrantzia ematea helburu dituen eguna. Azpeitian ere, zenbait jarduera antolatuko ditu udalak egun horren bueltan; besteak beste, aniztasun festa, ongi-etorri saioa eta hitzaldi bat.
Azken urteetan ere egin da Aniztasun Festa, eta aurten berriro egiteko asmoa dago. Azpeitian bizi diren herritarren eta haien kulturen topaketarako eguna izaten da, hau da, aniztasuna plazaratzeko eta kulturartekotasuna sustatzeko eguna.
Maiatzaren 22an (ostirala) izango da festa. Egun hori herritarrekin batera antolatzea nahi du udalak. Hori horrela, datorren astelehenerako (apirilak 20), bilera ireki bat antolatu du. 15:00etan izango da, Emakumeen Txokoan. Herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.
