Doako autobus zerbitzua ‘Sémiramis / Don Juan’ emanaldirako
2026/03/24
Doako autobus zerbitzua erabili nahi dutenek aurrena ikuskizunerako sarrera erosi behar dute, kursaal.eus webgunean. Ondoren, autobuseko erreserba egiteko, udaleko Kultura Sailarekin jarri behar dute harremanetan, 943 157068 telefono zenbakira deituta edo kultura@azpeitia.eus helbidera idatzita. Martxoaren 30era arteko epea dago horretarako.
Hainbat preziotako sarrerak daude, baita 3 eurokoak ere 30 urtez azpikoentzat eta langabeentzat. Prezio murriztuko sarrera horiek erosi nahi dituztenek udalean erreserbatu behar dute ikuskizunerako sarrera ere, autobusarekin batera.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hamabost laguneko gutxieneko parte-hartzaile kopurua ez bada lortzen, zerbitzua bertan behera geratuko da, eta sarreren dirua itzuliko da.
