Machine translation

Egurrola anai-arrebak eta ‘Sakristaua’ omenduko dituzte  sanjosetako trikiti jaialdian

2026/03/11
Martxoaren 19an, San Jose egunean bertan egingo dute jaialdia aurten. Ez da sarrerarik geratzen.
Egurrola anai-arrebak eta ‘Sakristaua’ omenduko dituzte  sanjosetako trikiti jaialdian

Saltzen jarri eta pare bat ordurako amaituta zeuden sanjosetako trikiti jaialdiko sarrerak. Urtez urte arrakasta handia izaten duen ekitaldia da, eta aurten ere bete egingo da Soreasu antzokia.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatzen dute, eta 36. edizioa izango da aurtengoa.17:30ean hasiko da jaialdia, eta une hunkigarriak ere aurreikusten dira. Izan ere, eskualdeko hiru trikitilari omenduko dituzte: Joakin Sudupe Egurrola eta Joxe Mari Arrizabalaga Sakristaua soinujoleak, eta Mailu Sudupe Egurrola pandero jotzailea. “Gustura eta urduri” daudela esan dute jaialdiaren aurkezpenean.

Jaialdian, honako trikitilari hauek parte hartuko dute:

  • Trikipote
  • Sahatseta, Ansorregi eta Larrañaga
  • Trikilintxo
  • Xabier Etxaniz eta Uxue Kerejeta
  • Azkoitiko gazteak
  • Izer eta Alabier
  • Imuntzo, Beloki, Jauregi eta Jokin Egurrola
  • Iker Allur, Asier Txibilter, Itzeder eta Lidia

Jaialdiaren ondorenerako afaria ere antolatu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, Mendizabal tabernan.