Elikagunaren esperientziaren berri eman du Ander Larrañaga zinegotziak Bartzelonan
2026/05/08
Elikadura Jasangarriaren Bulego Bateratuak antolatuta, Merkataritza txikia, nekazaritzaren eta herritarren arteko lotura izeneko mahai ingurua egin dute, tokiko merkataritzaren eta ekoizleen arteko harremanek elikadura jasangarriagoa eta gertukoagoa sustatzeko duten garrantzia lantzeko. Mahai inguru horretan parte hartu du Ander Larrañaga zinegotziak. Azoken biziberritzean udalak nola izan daitezkeen bidelagun azaldu du, Elikagunearen proiektua oinarri hartuta.
Larrañagarekin batera, EcoCordoba elkarteko Alvaro Fuentes-Guerra, Bartzelonako L’Economat Social kooperatibako Marc Montaner eta Idoni-Bon Cor egitasmoko Bruno Lopez izan dira mahai inguruan. Guztiek tokiko merkataritza, ekoizpen gertukoa eta kontsumo jasangarria uztartzen dituzten esperientziak aurkeztu dituzte.
Interes eta jakin min handia eragiten duen proiektua da Azpeitiko Elikagunearena. Oraingoan, Bartzelonatik etorri da proiektua azaltzeko gonbidapena, baina aldiro-aldiro jasotzen dituzte bisitak Azoka Plazan. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa da Elikagunea. Artxara kooperatibak kudeatzen du.
