- Hezkuntza
Eskulan tailerrak, Damaso Azkue auzoko udal lokalean
2025/11/12
Goizetan, marrazketa artistikoa eta margolan tailerrak egiten dira astelehen, ostegun eta ostiraletan, 10:00etatik 11:30era, Marian Alberdik gidatuta. Arratsaldetan, puntua lantzeko aukera eskaintzen da astelehen eta ostegunetan, 15:15etik 17:15era eta 17:15etik 19:15era, Mari Angeles Ibaietak gidatuta.
Bestalde, joskintzan interesa dutenek, hasiberriek zein jakintza dutenek, Lucia Sanchezekin jarduteko aukera izaten dute astearte goiz eta arratsaldeetan. Joskintza saioak 10:00etan hasten dira eta 19:00etan amaitzen. Hiru talde osatuta dauden arren, oraindik parte hartzeko aukera dago.
Eskulan tailerretan izena eman nahi dutenek Damaso Azkue kaleko 1 zenbakian dagoen lokalera joan behar dute, edo Hezkuntza Zerbitzura deitu dezakete informazio gehiago jasotzeko: 943 25 50 06
