- Euskara
Ziklo bat, euskarak bizi duen bidegurutzea lantzeko
2026/01/09
Naziogintza taldeak, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin, Euskara bidegurutzean izeneko hitzaldi zikloa egingo du urtarrilaren 22tik maiatzaren 12ra, Azpeitian. Lau hitzaldik eta mahai-inguru batek osatuko dute.
“Euskarak bizi duen larrialdi egoeratik pizkunderako bidea” egiteko eman daitezkeen pausoak aztertuko dituzte hitzaldietan, hainbat adituren laguntzarekin. Basazabal jauregian izango dira saio guztiak, 19:00etan hasita.
- Urtarrilak 22. Jon Sarasuak Euskararen etorkizun ikuspegia: nora goaz? hitzaldia emango du.
- Otsailak 25. Amande Anin Euskararen Erakunde Publikoko kideak Ipar Euskal Herriko egoera linguistikoa azalduko du.
- Martxoak 18. Miren Segurola UEMAko koordinatzaile nagusiak UEMA: Euskararen lurgunea josten izeneko hitzaldia eskainiko du.
- Apirilak 16. Immigrazioak euskararengan duen eraginari buruzko mahai ingurua egingo dute Iñaki Iurrebasok, Jon Sarasuak eta Xabier Aierdik.
- Maiatzak 12. Euskarak Tolosan izan duen bilakaera arrakastatsuari buruz hitz egingo du Kike Amonarriz soziolinguistak.
Naziogintza taldeak Abertzaleak izeneko zikloa antolatu zuen iaz Azpeitian, eta harrera oso ona izan zuen.
