Ezohiko udalbatzarra egingo dute datorren asteartean
2026/07/24
Gai zerrenda:
1.- 2026ko uztailaren 7an egindako udalbatzarraren akta onartzea.
2.- Informazioko barne sistema ezartzea, informazioko barne sistemaren politika eta informazioen kudeaketa protokoloa onartzea, eta informazioko barne sistemaren arduraduna izendatzea.
3.- Azpeitiko udalerriko herribideen inbentarioa:
3.1.- Agirregoikoa Miranda (Muno) bidearen, Elosiaga auzoa, izaera juridikoa zehazteko ikerketa-espedientearen ebazpena.
3.2.- Gaztañadizabal bidearen egoera zehazteko ikerketa-espedientearen ebazpena.
4.- Udalbatzak 2026ko maiatzaren 5ean onartu zuen udalaren lanpostu zerrenda aldatzearen inguruan aurkeztutako berraztertze errekurtsoa.
5.- Udalaren lanpostu zerrendaren aldaketa onartzea:
5.1-Lanpostu berriak sortzea eta dagozkien hizkuntza eskakizunak ezartzea.
5.2- Udaleko lanpostuen zerrendan 86 kodearekin jasotako balioaniztun elektrikari 1. ofiziala eta 71 kodearekin kirol patronatuko mantenuko ofiziala lanpostuetan “ezabatzera” jartzea onartzea.
5.3-Udaleko lanpostu zerrendan 72 kodea duen zerbitzu koordinatzaile lanpostuaren baldintzak onartzea.
5.4-Lanpostu jakin batzuen ordainsari egokitzapenen onarpena, lanpostuen balorazioaren ondorioz.
6.- Nerea Gago Rezolak aurkeztutako eskaera: Deustuko Unibertsitatean irakasle-jarduera egiteko bateragarritasuna aitortzea.
